Pirinioetako abesbatzen XX. topaketa izanen da Otsagabian igande honetan

Aurten Pirinioetako Abesbatzen XX. topaketak burutuko dira Otsagabiako Elizan. Halere urtero errepikatzen den ohitura hau 20 urte baino gehiago daramatza ematen eta pandemia dela eta soilik izan zuen urte zenbaiten etenaldia. Indar askoz ekingo diote igande honetan Otsagabiako elizan eginen den abesbatzen topaketari, bertan Orreaga, Aurizberri eta Zaraitzuko abesbatzek parte-hartuko dutelarik. Gaur, Zaraitzu Abesbatzako zuzendari […]

Udako barnetegi eskaintzak eta aurre-matrikulazio kanpaina martxan AEK-n

Pirinioetako AEKn euskalduntzeak ez du etenik eta jada prestatzen dabiltza uda honetan izanen den eskaintza. Ohiko barnetegiak ez ezik, barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegia ere izanen da eskaintza horren barnean. Hala ere, ez ditugu soilik bertara begira, datorren ikasturterako aurre-matrikulazio kanpaina betean baikara eta gurean maila guztietako eta modalitate desberdinetako ikastaroak antolatu baitituzte. Hori gutxi […]

1500 lagunek hartuko dute parte asteburu honetako Irati Xtrem txirrindula martxan

Aurten Irati Xtrem txirrindula martxaren antolaketan lekuko aldaketa izan da, hainbat urtez antolaketan egondako Biktor Anduezak bide eman zion Iñigo Labat eta Lizarreriako taldetxo (Lizarraldea MTB taldea) bati zeina gogo biziz hartu zuen erronka. Kostata izanda ere 1500 partaide izanen ditu aurtengo edizioak ere eta horri bide emateko prest dira bertako 100 bolondres lanerako eta […]

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ekaitzak, aurora borealak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri hau aldakortzat har genezake, azken aldian ekaitzek eta fronteek nagusitasuna hartu dutelarik. Ez hori bakarrik aurten inkluso aurora borealak ikusteko aukera izan dugu Eguzkian ekaitz potente bat suertatu baitzen. Hau guztia David de Andresekin landu dugu baita berarengandik aste bukaere honetarako iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Baskoien bi kastro berri aurkitu dituzte Aria eta Biotzariko lurretan

Juan Mari Martinez Txoperena arkeologian adituaren lanak bi sorpresa berri ekarri dizkigu azken asteotan Pirinioetara. Biak Burdin Aroko Baskoien kastroak liratezke, bata Aria inguruan kokatuta eta Biotzarin bigarrena. Javier Armendarizek bere 2008ko tesian zioenagatik Pirinioetan 300 kastro inguru leudeke eta garai haietan soilik 4 ziren identifikatuak. Gaur da eguna zeina esan genezakeen 133 direla identifikatuta […]

Negututako udaberria eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Apirila prezipitazio gutxikoa izan arren freskotasuna dario. Aste honetan neguan izan beharko genituen tenperaturak eta eguraldia izan dugu gurean eta hori bera landu dugu David de Andres lagunarekin. Horren ostean astebururako eguraldia eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ezka ibaiaren urak zeharkatuko ditu Almadiak larunbatean Burgin

Almadiaren Eguna ospatuko baita larunbata honetan Burgin urtero lez eta berriz ere almadiak zeharkatuko du Ezka ibaietako ura. Egun honetan Xabier Agote eta Orhipean elkartea izanen dira omenduak eta aukera izanen dute Almadia gainean ibiltzeko. Almadiak ez ezik latsariak, kanpai-joleak, artisauak,… denetarik izanen dugu egun osoko egitarauaren baitan. Hau aprobetxatuz antolaketa lanetan dabilen Koldo Cilveti […]