Egun On, Auñamendi! Irrintziaren inguruko ikerketa, Bidaia (H)ariketak eta Manexen emantzipazioa

Gaurkoa Irrintziaren inguruko tesia bat hartu gaitu hasieran eta honetaz solasteko tesiaren sortzailea den Ana Martinez Arellano foniatrian doktorearekin izan gara. Ondoren, poesia izan dugu hizpide Oihane Garmendiak larunbat honetan aurkezten baitu Bidaia (H)ariketak liburua eta honetaz solastu gara berarekin. Bukatzeko, Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin izan dugu. Hasieran Tiramillas saioari kritika egin dio eta ondoren […]

ZAPLA! Bertsoendako plazak berreskuratzeko ekimena

Urte zaila izan da 2020 kultur arloan eta Bertsolaritza ez da horretatik salbatu. Pandemia garai hauetan asko gutxitu dira bertso-saioak eta atzeratu dira zenbait txapelketa ere. Honi aurre egiteko Nafarroako Bertsozale elkarteak ZAPLA! egitasmoa jarri du martxan, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 15a arte iraunen duena zeinetan 7 saio desberdin eskainiko diren bertsozaleek gozatu ditzagun. […]

Egun On, Auñamendi! ZAPLA! eta Karrape irratia

Gaurkoa bertso munduan hasi dugu, horretarako Nafarroako Bertsozale Elkartera jo dugu gure laguna den Ander Perezek ZAPLA! egitasmoa azaldu zezan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Apirilaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Fracking Ez plataforma Naiz irratian eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Fracking Ez plataformako Iñigo Lezari eginikoa Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu pandemia honetan haurren izaeraren inguruan solasten. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratietara bisita eta Yemengo egoera Hala Bedin

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, zeina bertatik Julen Zelaietak bertako kronika pasa digun. Gero, Euskalerria irratira egin dugu salto Haritz Paskualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratitik hartu dugu Yemengo egoeraz lantzen duen Aitor Bikandirekin izandako elkarrizketa. Izenburua: Apirilaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Brecha taldea ezagutzen

“La muerte” du izenburu talde honen azken lana. zeina aurresalmentan jarri duten. Kolaborazio potenteak eta aberasgarriak ditu talde honen lanak besteak beste, Anari, Mursego, Tulsa,… eta hau guztiaz solasteko Gorka Beunza izan dugu gaur gurean. Luze eta zabal ikertu dugu azken lan hau bere laguntzarekin. Hurrengo kontzertua apirilaren 25ean Zentral kafe antzokian eguerdiko 13:15etan Diskoa […]

Aroztegia, bertako herritarren babesik ez duen proiektua

Urte luzez dabil bueltaka Aroztegia proiektua. Baztanen jauregiaren baitan egin beharreko hotelarekin hasi baina orain hirigintza basatidun proiektua bilakatu da. 2015ean Baztanen erreferenduma egin zuten ea holako proiektu bat nahi ote zuten eta galdeketa horretan 10etik 9k ezezko borobila eman zioten, hala ere Nafar Gobernuak herritarren nahiari muzin egin eta proiektua inposatu egin zuen. Hau […]

Egun On, Auñamendi! Brecha taldea, Aroztegia gelditu eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa talde baten lan berri batekin hasi gara, Brecha taldearena alegia eta lan honetaz solasten izan gara Gorka Beunzarekin. Ondoren, Baztan aldera jo dugu Aroztegia proiektuaren baitako nondik norakoak eta honen kontrako aldarrikapenak ezagutzera Aintzane Ariztegiren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Izenburua: Apirilaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kulturari eta aldarrikapenei tokia egiteko borroka

Gaur Frantzian izan gara Paun zehazki gure laguna den Charlotterekin. Berarekin batera ESPO eta Collectif Culture Evenementiel ezagutu ditugu. Berez, okupatutako kultur guneak dira zeinetan bizilagunen behar eta aldarrikapenei bide ematen zaion, honi gehituta pandemia garaian hain zigortuta dagoen kulturari eskaintzen dioten alternatiba jorratuz. Youtube kanala ere badute: ESPO eta Collectif ESPO Facebooken: Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Frantziako kultur arloko borroka eta amiantoaren inguruko funtsa Naiz irratian

Gaurkoa Pau aldean hasi dugu ESPO edo Collectif Culture Evenementielen borroka ezagutzen Charlotte lagunaren eskutik. Covidari aurre egiteko neurrien aurrean kulturari eta hainbat aldarrikapenei tokia eta alternatiba sortzeko landutako kolektibo hauek ezagutu ditugu. Ondoren, Naiz irratikoek Asviamieko Jesus Uzkuduneri eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Kongresuak aste honetan onartu baitu amiantoaren biktimei ordaina emateko funtsa eratzea. Izenburua: […]