Egun On, Auñamendi! Onintza Enbeitaren Izurritea, Elena proiektua eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Onintza Enbeitaren laguntzarekin hasi dugu saioa. Bere azken liburua, Izurritea deritzona ezagutzen hasi baitugu eguna. Ondoren, Jose Maria Aierdi lehendakariordearekin solasean ibili gara Elena proiektuaz eta oro har etxebizitzen birgaitze energetikoaz. Bukatzeko, ostiralero bezala  Juan Pito bentatik pasa gara Julian Gabasekin egotera.   Izenburua: Otsailaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Euren pandemiaren inguruko hausnarketak barnebiltzen dituen liburua aurkeztu digu Onintza Enbeitak

Konfinamendu garaitik sortzen den lana dugu Izurritea. Onintza Enbeitak Berrian eginiko zenbait kolaborazioetatik eta Zorrotz editorialaren elkarlanetik sortutako hausnarketa pertsonalak barnebiltzen dituen lana da. Gaur arratsaldean Agoitzen izanen dugu liburua aurkezten eta solasaldi interesgarri bat gauzatzen.   Onintza Enbeita Irati irratian

Ezpelaren tximeleta, etenik gabeko izurria

“Ezpelarenak egin du!” edo hori bera adierazi digu gaurkoan Raul Martinez, Garraldako eskolako irakasleak. Irakasle izateaz aparte entomologo talde batekin elkarlanean ibiltzen da eta bere bisita aprobetxatu dugu ” Cydalima perspectalis ” edo Ezpelaren tximeletaren inguruan solasteko. Pasa den uda eta udazkenean izan zen garai nabariena, ikusi ahal izan baitzen zer norainoko izurritea zen intsektu […]