Maria Moliner eta informatika ikastaroa

Saioan,gaur, gure kolaboratzailea den Mari Mar Agos izan dugu. Gaurkoa Mari Mar zoriontzen hasi dugu, Maria Moliner sariaren akzesita lortu baitu gure liburuzain ospetsuak. Horretaz aritu ondoren, informatika ikastaroen inguruan aritu gara, iada laister abian jarriko baitira Auzperriko Liburutegian. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, lehendabizi Mari Mar Agosen kolaborazioa izan dugu zeinetan Maria Moliner sariaz eta informatika ikastaroez aritu gara. Ondoren Urrotz Hiriko Kultur zinegotzia den Myriam Bravo izan dugu San Martin feriataz mintzatzen. Bukatzeko Idoia Zabalza izan dugu euskararen inguruko berri zaparradakin. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 8ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Etxabarrengoan hasi dugu Izaskun Zabalzarekin, berriz ere abian baitago Errigoraren saski kanpaina. Gero Unai Zabaleta bisitatzen jarraitu dugu Leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko Kalegorrianeko lagunek Mikel Biain Oñatiko alkateari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Oñatiko subirautza energetikoan emandako urratsetaz jabetzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Azaroaren 7ko saioa […]

Landa despopulatzeari aurre egiteko alternatibak eraiki

Gaurkoan saioan horren inguruan elekatzeko, Lakabeko bizilaguna eta jardunaldien antolatzaileetako bat den, Mabel Cañada izan dugu. Berarekin errepasatu dugu jardunaldi hauen zergatiak eta nola ez, programazioa. Gaur egun dugun egoera iraultzeko eztabaidatzea ezinbestekoa dugula eta diren alternatibak ikusi eta martxan jartzea badela komentatu digu Mabelek. Informazio gehiago eta izen ematea: Despopulatze jardunaldiak Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzen. Ondoren Lakabeko bizilaguna den eta landa despopulatzearen inguruko jardunaldiak antolatzen ari den Mabel Cañada izan dugu jardunaldietaz solasten. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu planetak eta misioak aztertzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 6ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, ohiko bi bisita izan ditugu. Lehendabizi, Mikel Bujandarekin Euskalerria irratian izan gara Iruñea eta Iruñerriko kronika jasotzen. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu animalien artritisaren inguruan hitz egiteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, lehendabizi Jose Ignacio Ubau izan dugu Memoria eta Iktusaren inguruan elekatzen. Ondoren Josetxo Goia Ariberen hitzak berreskuratu ditugu, Jito Alai ikuskizuna Zangotzara baitator. Bukatzeko Altsasuko Asanbladak eginiko prentsaurrekoaren audioa ekarri dugu, larunbat eta igandean Altsasun izanen diren mobilizazioetaz jabetzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Urriaren 31ko […]

Ardi eta ahuntz esnea biltzearen zailtasunak konpentsatzeko diru-laguntzak

Goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan bilketa egiten duten enpresei dago zuzendua eta 70.000 euro bideratuko dira horretara Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Departamentuak minimis araubideko laguntzak eskatzeko epea ireki du, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi eta ahuntz-azienden ustiategietako esne biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko. Gaur NAOn argitaratu diren laguntza hauetara 70.000 euro bideratuko dira […]