Alaiki, Pirinioko txokoak musikaz janzteko prest

Gaurkoan fanfarre berri bat sortu dela eta joan gara gure hurrengo gonbidatuarekin egotera. Fanfarre hori Alaiki fanfarrea dugu eta gure gonbidatua bertako kidea den Unai Irigarai . Berarekin batera errepasatu dugu fanfarrearen sorrera eta baita udako programazioa ere. Bukatzeko behar dituzten edozein plazetan jotzeko gogoz daudela aldarrikatu du Unaik. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaur, saioa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, sare sozialetan bolo-bolo dabilen Alaiki fanfarrea ezagutzera joan gara, Unai Irigarairen laguntzarekin. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu arratoiak Galapagoetan gaia lantzen zuena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 6ko saioa […]

Nskak Blues Rock Festibalaren 3. edizioa igandean

Gaurkoan Urzainki aldera jo dugu. Han Eneko Manute-rekin hitzartu gara Nskak Blues Rock festibalaren inguruan solasteko. Iazko edizioak oso zapore ona utzi zuela argudiatu digu eta horrexegatik aurtengo edizioan ikusle kopurrua artatzeko toki gehiago aurreikusi dute betiere emakumezkoen presentzia taula gainean bermatuz. Aurten gainera, kontzertuaren aurkezpena Naizen elkarteak eginen du omenaldia lez. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Ingurutxoa eta kontzertua

Gaurkoan, Mari Mar Agos  izan dugu bere ohiko kolaborazioarekin. Saio honetan, liburutegiaren obrekin hasi gara. Ondoren gai hau alde batera utzita Auzperri sortu izanaren 750 urteurrenaren harira asteburu honetan dauden bi ekimenen inguruan solastu gara: Ostiraleko Ingurutxo tailerra eta Txirula eta piano kontzertua. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Mari Mar Agosek Auzperriren sorreraren 750 urtemugaren harira antolatutako kontuetaz aritu zaigu gaurkoan. Ondoren Neskak Blues Rock festibaleko Eneko Manute izan dugu festibalaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko Naiz Irratian Xabier Izagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu TooGoodToGo aplikazioaren ingurukoa. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Agoitzen izanen den genero inguruko tailerra gogoan, Ruth Iturbide izan dugu hortaz solasten. Bukatzeko “Editorial Imperdibles”-eko Piro izan dugu Hala Bedi irratian emandako aholku literarioak jasotzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 30eko […]