Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, Marokotik kanporatutako Alberto Jolisekin batera hasi gara, euren esperientzia jasotzen. Ondoren Irulegi irratiko berriak izan diugu .Bukatzeko, ostiralero bezala, Julian Gabas bisitatzera joan gara, Juan Pitoko iglura Erronkariko kronika jasotzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 1eko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bibliofurgoa, baziren behin 8 liburutegi eta oporraldia

Gaurkoan, Mari Mar Agosekin izan gara bere ohiko kolaborazioarekin. Lehendabizi, bibliofurgoaren inguruan ibili gara hizketan, elurra dela eta ez dela erabiltzen ausartu komentatu digu. Gero, beste 7 liburutegiekin batera antolatutako “Baziren behin 8 liburutegi” ekimenaz aritu gara, zeinetan aurrekoan 7 antxumeak istorioa landu zuten eta hurrengoa berunezko soldaduaren istorioa. Bukatzeko abisua pasa du otsailaren 11tik […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Ondoren Mari Mar Agosen kolaborazioa izan dugu zeina bibliofurgoaren eta liburutegietako ekimen bateratuen inguruan aritu zaigun. Bukatzeko Idoia Zabaltzaren kolaborazioa izan dugu, Korrikaz eta parlamentuko euskara batzordearen ondorioetaz elekatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

EHko mus txapelketaren errepasoa

Igandean amaitu zen Auñamendiko Euskal Herriko Mus Txapelketa sailkatze saioa. Horretaz solasteko Mitxel Irigarai izan dugu. Berarekin errepasatu ditugu izandako saio ezberdinak eta jakin izan dugu bi bikote izanen direla Nafarroako finalean. Zorionak Carlos eta Iñaki Saragueta! Zorionak Manex Pedroarena eta Ander Barberena! Zorionak ere parte hartu zenuten guztioi! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mitxel Irigarairekin izan gara Euskal Herriko Mus Txapelketako zonaldeko kanporaketaren errepasoa egiteko. .Ondoren Hala Bedi irratiko lagunek Lander Arbelaitzi eginiko elkarrizketa jarri dugu, Argia astekariaren 100. urteurrena dela eta . Bukatzeko Elhuyar Fundazioko Quark saioa izan dugu, Ipar polo magnetikoa ikertzen.  Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Urtarrilaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, bi bisita egiten hasi dugu. Lehenik Euskalerria irratira jo dugu Mikel Bujandarekin solasteko. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Andres Bidarteren tratamenduen inguruko kolaborazioa berreskuratu dugu ezin izan baitu gurekin gaurkoan egon. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, HalaBedi irratikoak ambaZAD ekimeneko kidea den Hartzea Lopezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren Irulegi irratiko berriak izan diugu , garai hauetan dauden presoen inguruko elkarretaratze eta dinamiken inguruan solasten.Bukatzeko, ostiralero bezala, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika jasotzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! […]