Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Carmen Ursúa izan dugu Infraestruktura berdeen inguruko lan saio parte-hartzaileen inguruan solasten. Gero Katixa Zabalza eta Elena Dufur izan ditugu Mezkiritzen aurrera eramango diren margo tailerren inguruan elekatzen. Bukatzeko Info 7 irratiko lagunek Ana Altunari, Ongi Etorri errefuxiatuak dinamikako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Italiara antolatutako martxaren ingurukoa. Entzun! Izenburua: Uztailaren 18ko saioa Iraupena: […]

Bizirik gaude merkadilloa

Saioan Bizirik Gaude ekimeneko Rita Labiano izan dugu gonbidatu gisa, larunbat honetako merkadilloaren inguruan solasteko. Iada urte nahikotxo daraman egitasmoa dugu eta berrerabilpena zein ikusgarritasuna emateko baliarazten duten. Edonork parte har lezake merkadilloan oraindik Ritak adierazi bezala. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkooan lehenik Bizirik Gaude ekimeneko Rita Labiano izan dugu larunbateko merkadilloaz hitzegiten. Gero Aralar irratiko Martin Juanenarekin hasi gara hango berriak jasotzen. Ondoren Asteburuko Hots eta ahotsen errepasoa egin dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu Surfaz eta olatuen energiaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Hartzidura eta errezetak

Gaurkoan Gonzalo Santomá izan dugu gonbidatu gisa, hartziduraren inguruko liburu batean bere argazkiekin kolaboratu duena. Gonzalok ederki asko azaldu digu zer den hartzidura eta ze pausu eman behar diren hartzidura on bat lortzeko. Liburu zinez interesgarria aurkeztu diguna. Liburua erosteko: Nishime- Hartzidura errezetak Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaur Garraldako bizilaguna dugun Gonzalo Santomárekin aritu gara berak parte hartu duen liburuaz elekatzen. Ondoren Info 7ko lagunek Gonzalo Boye abokatuari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Puigdemont-en egoera azaltzeko asmoz. Bukatzeko Andres Bidarterekin egon gara Looping Illness eta Linfaszitisaren inguruan hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 16ko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Gero Patricia Carballorekin egon gara elutsEDER aldizkariaz mintzatzen. Bukatzeko denboraz larri genbiltzala ezin izan gara Julian Gabasekin egon. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Erroibarko eguna

Joseba Martinez izan dugu gonbidatu gisa, Erroibarko eguna aurkezten. Bi egunetako egitarau borobila prestatu dute, iada 30 urtetik aitzin datorren ospakizun honetan. Larunbateko ekitaldiak Lintzoaingo herrian eginen dira eta igandean Sorabilgo gune komunalean, non bertan izanen den egun handia. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]