Orreaga, baskoien presentziaren lehen zantzua

Gaurko saioan Aitor Pescador historialariarekin aritu gara. Bera Aranzadi Zientzia elkarteko partaidea dugu eta bihar pregoia irakurtzea egokitu zaiona. Aitorrek ederki asko kokatu digu nolatan eta zein egoeratan eman zen Orreagako bataila eta zein garrantzia izan zuen gure herriko historian. Aitortu digu ere ohore handia dela Orreaga eta Ibañetan pregoilaria izatea sekulako ohorea dela berarentzat. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aitor Pescador izan dugu gurean,Aranzadi Zientzia elkarteko historialaria Orreagako Batailaren inguruan solasten. Ondoren Patxi Laborda aritu da gurean Beñat Galtxetabururi egingo zaion omenaldiaz elekatzen. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea animalien titi kentzeaz eta jarrera sozialetaz aritu gara. Baita ere Karmele Galartzarekin aritu gara Orreagako oroimen ekitaldiaz hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Behor, ardiak eta artzai-txakurrak Amaiurren

Gaur Amaiur aldera jo dugu eta bertako Koldo Goienetxerekin egin dugu topo. Datorren asteartean hiru lehiaketa izanen dira, behorrena, ardiena eta artzai-txakurrena. Azken honetan Euskal Herriko hainbat txapeldun etorriko dira lehiaketara. Aitortu digu ere apostuak egiten direla eta giro ezinhobea izaten dela. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aezkoatarrak margotzen

Gaurko saioan Begoña Munarriz izan dugu astelehenean Errotaberri tabernan erakusketa ezarriko bait du eta liburu bat aterako duelako “Aezkoan@s” izenburuarekin. Hainbat urteetako lana izan da, gainera ez dira erretratuak soilik, baizik eta erretratu hoietan dauden pertsonak bere bailaraz pentsatu eta etorkizunean nahi dutena ere azaldu nahi izan ditu elkarrizketen bidez. Lan ikusgarria datorren astelehenetik 27ra […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan mass media eta manipulazioa izan ditugu hizketagai. Bestetik ere Begoña Munarriz izan dugu datorren astean Errotaberrin egingo duen erakusketaz eta ateratzear dagoen liburuaz elekatzen. Gaurkoan ere Amaiur aldera jo dugu Koldo Goienetxerekin Amaiurren asteartean izanen diren behor, ardi eta artzai txakurren lehiaketaz mintzatu gara. Eta, […]

Auritzen iraganera argazkitan

Gaurko saioan Joxepe Irigarai izan dugu bihar Auritzeko Kultur etxea bere liburua den Auritz argazki zaharretanen gehigarri bat aurkezten bait da. Gehigarri honek 120 argazki ditu halere balore handiagoa daukate liburuan eta gehigarrian agertzen diren argazkien istorioak, Joxepek aipatu digun moduan. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Euskara baztertua euskal pilotan

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, frontoietan bizi den euskararen egoeraren inguruko hausnarketa ekarri digu. Bertan azaldu digu apostuak daramaten artekariak dauden lekuan egonda beti gazteleraz egiten dute hain euskalduna den kirol honetan. Bere ustetan enpresen agindua da horrela jardutea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Turismofobia

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, pil-pilean dagoen gaia hartu dugu, medioek hainbeste aipatzen dabiltzan turismofobia. Angel Marik ederki asko azaldu digu zergatik ematen ari den fenomeno hau eta aitortu digu ere ez dela berria inondik inora. Turismo masibo horri aurre egiteko formula orekan daukala funtsa ere komentatu digu eta baita plazaratu […]