Egun on, Auñamendi!

Gaur lehenik eta behin Aralar irratira itzuli gara eta aspaldiko partez merezitako oporraldia eta gero, hortxe izan dugu Martin Juanena hango berriak kontatzen. Ondoren Rebeca Del Pozo edukadorea izan dugu Agoitzen eman behar dituzten mintzaldiez mintzatzen. Baita ere Carlos Zuza izan da gurean Pirinioan dagoen Bunker ilara edo Linea P-ren inguruan hizketan. Eta, nola ez, […]

Egun on, Auñamendi!

Itzuli gara oporretatik!Gaurko saioan Info7ko lagunek CUP alderdiko Albert Botrani Kataluniako prozesuari buruz eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren Julen Zelaieta izan dugu gurean,Xorroxin irratitik eta ederki asko kontatu dizkigu bere zonaldeko berriak. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin ordea bero kolpeez eta insolaziaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren […]

Sanferminak eta militarrak

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan Sanferminetaz solasten egon gara eta baita asoziazio militar baten inguruan. Patok ederki azaldu dizkigu Sanferminak utzitako argi eta itzalak eta bide batez salatu ere militar asozioazio batek kaleratutako oharra Picassoren Gernikaren inguruan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan Sanferminak eta militarrak izan ditugu hizketagai. Bestetik ere Felix Jamar Aezkoako batzordeburua elkarrizketatu dugu fazeriaren inguruan. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 14ko […]

Fazeria, harremanak estutzeko hitzarmena

Gaur Felix Jamar izan dugu, Aezkoako ibarreko lehendakaria, Uztailaren 22an izango den Fazeriaren festa azaltzen. Argi esan digu ederra dela ezarritako mugetako bi aldeetako jendea elkarrekin ikustea eta honelaz harremana sendotzen ikustea. Bestetik animatu gaitu Uztailaren 22an bertaratzera egun ederra izanen bait da. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Neurtzea garrantzitsua da

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, espazio naturaletan emandako trafiko debekuak edo murriztapenak izan ditugu irizpidetzat. Angel Marik aipatu digu hainbat onura dituela, halere garrantzitsua da neurri hoiek ezarri ezkero alternatibak bideratzea. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Altsasu, PP eta zezenketak

Gaurkoan Xanti Begiristainek bi astetan behin egiten duen kolaborazioan, hiru kontu hauek landu ditu. Lehenik testu batean Altsasuko gertaerak eta Alderdi Popularraren itxikeria salatu du eta bigarrenean gertutasun handiko gutuna bidali dio zezenketetan parte hartzen duen zezen bati, bertako tortura saioa salatzeko asmoz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

BU 56 edo Illaminako Ateetako Leizea

Gaurko saioan Victor Abendaño izan dugu, Larra 17 kanpainaren koordinatzaileetako batekin, zeinek ederki asko azaldu digu zertan datza kanpaina hau. Gero BU 56 hizpide hartuta egon gara solasean zeina ikertzen ari diren 3 dimentsiotako topografia egiteko. Datorren uztailak 21etik aurrera erakusketan jarriko dute Erronkariko Natur Interpretazio Zentroan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Protokoloa abian da

Gaur Zuriñe Altable-rekin, Gora Iruñeako kidearekin, aritu gara, Sanferminetan gertatutako eraso sexisten inguruan. Argitu digu geroz eta bisibilitate handiagoa dutela eraso hauek eta irmoki salatzen direla. Gaur 21:00etan Gaztelu plazan mobilizazioa deitu dute eraso hauek salatzeko! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]