Eliza eta inmatrikulazioak

Gaurko saioan Andres Valentin-ekin aritu gara, Nafarroako Ondarearen Defentsa plataforma eta Estatuko Ondarearen Defentsarako Recuperando koordinadorako kidea, Nafarroako plataformaz eta eliza katolikoak urteetan eginiko inmatrikulazioen inguruan. Andresek maisuki azaldu digu zertan datza plataformaren helburuak eta lanak eta aitortu digu ere beraien lana ez doala fedearen kontra inolaz ere. Bestetik inmatrikulazioen inguruan positiboki baloratu digu Muskilda […]

Jaia sortzen eta mugak apurtzen

Gaur Aitor Zazpe-k hala esan digu. Sorogaingo festen prestakuntzan mendiko bi aldeetako pertsonak elkartzen direla eta hartu eman berezi honetatik irailaren bukaeran Sorogaingo bestak izanen direla ere onartu digu. Gonbitea luzatu digu hurrengo hitzordura ere gerturatzeko, edozein ekarpen ongi etorria izanen bait da. Hitzordua: Asteazkena Uztailak 5, arratsaldeko 18.00etan Sorogaingo aterpetxean Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Aitor Zazpe izan dugu Mugak Apurtu asanblada eta Sorogaingo jaien prestakuntzaz mintzatzen. Baita ere Andres Valentin Nafarroako Ondarearen Defentsa plataformako kidea, elizaren inmatrikulazioaz eta Muskildako Ermitaren epaiaren inguruan aritu zaigu. Bukatzeko Elhuyar Fundazioko Quark saioan kolesterolaren aurkako txertoez aritu zaizkigu. . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan ez dugu Mikel Bujandaren kronikarik eduki oporretan bait dago, bere ordez Info 7ko lagunek Isabel Pozueta gartzelan dagoen Altsasuko gazte baten amari eginiko elkarrizketa ekarri dugu aurreko astean Europar Parlamentuan egon bait ziren babes eskean. Julen Zelaieta ordea bai izan dugula gurean,Xorroxin irratitik eta ederki asko kontatu dizkigu bere zonaldeko berriak. Bukatzeko Andres Bidarte-rekin […]

Migrazio politikak salatzeko goaz Melillara

Gaur Bea Beorlegi-ek hala esan digu. Bea Mugak Zabalduz Karabanako kidea dugu eta berak azaldu digu zer nolako helburuak egozten dizkioten aurtengo karabanari. Beak ere ibilbidea eta laguntza emateko aukerak zein diren ere azaldu dizkigu. Baita ere animatu gaitu errefuxiatuen aldeko lana tokian toki egitera hori baita gertuen egin dezakegun ahalegina. Informazio gehiago: Mugak Zabalduz […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Bertan AHTa eta UPN zein PPren jarrerak izan ditugu hizketagai. Bestetik ere Bea Beorlegi Mugak Zabalduz karabanako kidea elkarrizketatu dugu uztailean Melillara egingo duten karabanaren inguruan. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda […]

Gentrifikazioa

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, Gentrifikazioaren inguruan elekatu gara. Angel Marik ederki azaldu digu zer den eta berebiziko garrantzia duela holako fenomenoa kontrolatzea bestela gure herriak suntsitu ditzazke eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!

Kontzientziazioa da arazoa

Gaur Alfonso Juarez-ek hala esan digu. Alfonso KEA MTB txirrindula zaleen taldekoa dugu eta bertako kide batek aurreko asteburuan Erron txintxetak jarri zituztela argudiatuta salaketa publikoa egin zuten. Hori probestuta hainbat gai jorratu ditugu, batez ere txirrindularien egoera ateratzen direnean izan dugu eztabaidagai eta berak azaldu digu denak kontzientziatuta egonda eta errespetuz jokatuz ekidin litezkeela […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin Gentrifikazioaz aritu gara eta Xanti Begiristainek Mendekuaren Kondairak testutxo bat irakurri digu. Bestalde gaurkoan Alfonso Juarez izan dugu gure saioan KEA MTB Txirrindula zaleen taldekoa, Erron agertutako txintxetetaz aritu gara. Saioa amaitzeko ere Info 7ko lagunek eginiko Eva Barroso Martxoak 3ko biktima baten […]