Langabeziak behera egin du otsailean
Nafarroan 522 pertsonatan jaitsi da langabe kopurua; horrela, 40.720 langabe dago erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietan. Horrek esan nahi du % 1,27ko jaitsiera gertatu dela pasa den urtarrileko datuekiko. Azkeneko urtean 4.376 pertsonatan jaitsi da Foru Komunitateko langabe kopurua; hau da, % 9,7ko jaitsiera izan du langabeziak iazko otsaileko datuekin alderatuta, Espainiako batez bestekoa baino […]