31 urte. Egia, justizia eta erreparazioa. Mikel Zabalza gogoan

Mikel Zabalza Orbaizetako Arma Olan gogoratu zuten atzo egindako ekitaldi batean, bere hilketaren 31. urtemugan. 1985an atxilotu zuen Goardia Zibilak Donostian, eta Intxaurrondora eraman ondoren, ihes egin zuela zabaldu zuten. 20 egun beranduago agertu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Torturapean hil egin zutela salatu zen ordutik. Euren senideek egia ,justizia eta erreparazioa aldarrikatu zuten beste […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Irun aldera jo dugu Ainara Lopez Asun Casasola ipuin lehiaketaren koordinatzailearekin euren egitasmoaren inguruan hitzegiteko. Ondoren “Mujeres en la historia de Euskal Herria” liburuaren nondik norakoak eman dizkigu Ana Iziz,idazleetako batek.Bukatzeko Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! […]

Argazki leihaketa “Udazkena Iratin”

Garaioako Ibarretxea tabernak abiarazi du aurten ere Udazkena Iratin argazki leihaketa. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Hiru kategoria daude Paisajistikoak, instagram sare soziala bitartez hartutakoak eta bizitza Iratin . Argazkiak abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira ibarraetxea@gmail.com helbidera bidaliz. Saria lau lagunentzako degustazio menua izango da.

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren elkarrizketa jarri dugu atzo ezin izan bait genuen emititu.Gurean izan dugu Mari Mar Agos liburutegiko berriekin.Baita ere Carlos Bueno Pato izan dugu Mikel Zabalza gogoan ekimeneko kidea igandeko omenaldiaz eta egoera orokorraz hizketan. Amaitzeko, Idoia Zabalza euskara teknikariaren bisita jaso dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Pirineo 5 minutu ekimena

Pirinioan lan eta bizi herri ekimenak eta Bizirik gaude elkarteak sinadura bilketa abiarazi dute change.org webgunean. Sinaduren bilketaren helburua izanen da Nafarroako parlamentariei eskatu nahi die Parlamentuan lege bat onartu behar duten bakoitzean 5 minutuz hausnar dezaten horrek nolako eragina izanen duen nafarroako ekialdeko Pirinioetan. Sinadura bilketaren linka: https://www.change.org/p/pirineo-5min