Egun on, Auñamendi!

Agoitzen burutuko diren Ekialdea Eraiki topaketen antolatzaileetako Iñakirekin egon gara. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 15ko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aritza Jatetxe-Erretegia Pikillo piperraren 1go asteko pintxo leihaketan finalista

Auritzeko Aritza jatetxe erretegia Pikillo piperraren lehen asteko pintxo leihaketaren finalera iristea lortu du. Finalean Leringo Galo jatetxea nagusitu zaio. ANAPEHk gidatutako lehiaketan akzesita lortu zuen Auritzeko Aritza jatetxeak non kabezadaz beteriko pikilloa eta piperrezko torrija pintxoa aurkeztu zuen, pintxoa lagunduz 2010eko Pago de Cirsus Cuvée Especial ardoa zeukalarik.

Bilaketa elkarteak Gazteria saria 2016

 Beatriz Chivite Ezkieta (Gazteria saria) 25 urteko filologa;  Angela Gabarre Moreno 19 urteko gazte peraltarra (Emakume ijitoen integrazioa ahalbidetzeko egindako lanarengatik Gazteria saria); Pobreziaren aurkako sarea (Parte-hartze soziala saria); eta  Bilaketa kultur erakundea (Erakundeen saria) izan dira sarituak 2016ko gazteria sarietan. Sariak azaroaren 25ean banatuko dira Nafarroaren eguneko ospakizunen baitan. Sari hauek Bilaketa elkartea goraipatu […]

Orreagako lehen obrak amaitzear hilaren bukaeran

433.817 euroz hornitutako proiektu honen lehen fase honetan sarrerak eta zolaketa konpondu dira. Santiago kaperan eta Karlomagnoren siloan egiten ari diren obrak hilabete honen bukaeran amaitu egingo dituztela aditzera eman dute. Lan hauek Orreaga proiektuaren baitan egituratzen dira, zein ondare historikoa berreskuratu nahi duen eta horretarako Sustapen Ministerioak 433.817 euroko dirulaguntza aprobatu zuen proiektua aurrera […]

Barkos Lehendakariak berrikuntza funtsezko tresna ikusten du Pirinioak jendez hustu ez daitezen

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean Bordelen (Frantzia) ziurtatu duenez, berrikuntza eta ikerketa “funtsezko tresnak” dira lurralde-orekaren erronkari aurre egiteko eta zonalde batzuk, Pirinioak esaterako, “era dramatikoan jendez hustu ez daitezen”. Barkos Lehendakariak Pirinioetako Lan Elkarteko osoko bilkuran parte hartu du (2. zatia) from Gobierno de Navarra on Vimeo. Horregatik, berrikuntza eta ikerketa “Pirinioetako Lan […]

Koldo Artola, Erroibarko euskararen inguruan

Euskal linguistikari buruzko Fontes Lingua Vasconum. Studia et Documenta aldizkariak 21. liburukia argitaratu du berriki, eta bertan Koldo Artolaren honako lana jasotzen da: “Erroibarko aldaeraren inguruan. Hego Erroibarko azpialdaera. Lehen erdia” Une ederra iruditu zaigu hau, Koldo Artola deitu eta Erroibarko aldaera ezagutzeko. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Koldo Artola ikerlariarekin ibili gara solasean Erroibarko euskararen inguruan. Ondoren Maider Otegi eduki dugu gurean, Auritzeko Pala txapelketaren nondik norakoak azaltzen. Baita ere Julian Gabas Erronkaritik zuzenean Erronkari ibarreko kronika egin digu.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Azaroaren 11ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Palestinako egoeraren berri izaten abiatu dugu saioa. Nafarroako Parlamentuan izan ziren eta Sodepaz Nafarroa eta Internazionalistak Auzolanean elkarteetako kideak. Gozamenezek martxan du 4. film laburren lehiaketa, Ibai Aranburuko kontatu digu. Mendixut aldizkariaren zenbaki berria eskuartean genuela, Rita Labianori barruan zer dakarren azaltzeko eskatu diogu. Amaitzeko, Idoia Zabalza euskara teknikariaren bisita jaso dugu. Eta, nola ez, […]