Egun on, Auñamendi!

AEKn izen emateko epea dugu. Hori dela eta, Ana Kolomo eta Pili Fagoaga izan ditugu irratian. Ikasturte honetan izanen dugun kolaborazio berri bat aurkeztu dugu gaurkoan. Bi asteazkenetatik behin Jose Ignacio Ubauk osasunaren ingurukoak ekarriko dizkigu. Gaurkoan 1992ko ikerketa bati buruz aritu gara. Irulegi irratiko berriak jasoko ditugu eta Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Europar Ondasunaren inguruko jardunaldia izanen da asteburu honetan Nafarroan. Agoitzen, Luzaiden eta Abaurregainan izanen dira ekitaldiak. Juan Mari Martinez ‘Txoperenak’ hitz egin digu horren inguruan. Igandean ibilaldia eginen baita Luzaiden galtzada ezagutzeko. Alberto Lopezek Agoizko kultur etxean duen erakusketa ere ezagutu dugu. Zientziari tartea egin diogu, eta Aralar irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Auzoa Delikatessen antzezlana ezagutu dugu gaurkoan. Antzelana menu esango dugu, Auzoa konpainiak antzerkiz beteriko menua prestatu baitu larunbaterako. Javier Chocarrok kontatu digu. Andres Bidartek sabeleko parasito mikroskopikoen inguruan hitz egin digu. Xorroxin eta Euskalerria irratiak bisitatu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 26ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Zein da Kolonbiako egoera?

Alexandra Bermúdez Osorio errefuxiatu politiko kolonbiarraren bisita izan dugu irratian. Duela urtebete haren herrialdetik ihes egin behar izan zuen, haren familiak jasaten zuen errepresioa dela eta. Congreso de los Pueblos mugimenduko ordezkaria eta giza eskubideen defendatzailea da, eta Kolonbian bizi den egoeraz izan gara berarekin solasean. Elkarrizketa, gazteleraz. [Audio clip: view full post to listen] […]

Egun on, Auñamendi!

Alexandra Bermúdez Osorio errefuxiatu politiko kolonbiarra izan dugu gaurko elkarrizketatu nagusia. Giza eskubideen defendatzaile eta Congreso de los Pueblos taldeko ordezkariarekin Kolonbian bizi duten egoeraz aritu gara. Itziar Ituñorekin izan gara ondoren. EZ3 taldeko abeslaria da, bihar kontzertua eskainiko dute Orbaizetan, 20:00etan. Zine estreinaldiak ezagutu ditugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

1936ko gerra izan dugu gaurkoan ere hizpide. Hitzaldi eskainiko du Gemma Pierolak gaur Agoitzen genero errepresioaren inguruan. Gurean ere horretaz aritu da. Sigourney Weaver aktorea hobeki ezagutu dugu. Ondoren, tarte berri bat zabaldu dugu. Angel Mari Loperena kolaboratzaile izanen dugu. Turismoaz arituko gara berarekin. Xanti Begiristain ere bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Aimarrek 11 urte ditu eta Garden bizi da. Garun-kaltea du, eta hari laguntzeko festa bat prestatu dute datorren 30erako. CNAIko gerente Ruperto Puertasek kontatu digu. Nafarroako Gobernuak atzo aurkezturiko enplegu planaren berri izan dugu. Ikasturte honetan beste irrati bateko berriak jasoko ditugu: Irulegi irratikoak. Beti bezala, gainera, Karrape irratia bisitatu dugu. Eta, nola ez, berriak, […]