Egun on, Auñamendi!

Iratiko lanik garrantzitsuenetako bat izan dugu gaurkoan mintzagai. Enborrak errekaratzearen inguruko erakusketa zabaldu du Javier Goikoak Auritzen, eta hori dela eta elkarrizketa egin diogu saioan. Agoitzen larunbatean Tiritirantes konpainia izanen da A su servicio ikuskizunarekin, eta Oscar Ortizek nolakoa izango den kontatu digu. C Hepatitisaren nazioarteko eguna da gaurkoa, eta Atehna elkarteko presidentea izan dugu […]

Egun on, Auñamendi!

Sustrai Erakuntza Fundazioko Martin Zelaia izan dugu gaurko lehenengo gonbidatua. Pirinioak zeharkatuko dituzten energia megaproiektuen inguruan aritu gara berarekin. Zika birusaren ingurukoak entzun ditugu. Mikel Aznarezi esker, Kontseiluak antolatzen duen Euskal Tonbola hobeki ezagutu dugu. Denboraren makinan sartu gara ondoren, Koldo Camposi egin genion elkarrizketa berreskuratzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur hasi da Ariben Pirinioetako gizatiaratzea landuko duen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren udako ikastaroa. Helburuak eta edukiak aztertu ditugu. Andres Bidartek abereen digestio aparatuaz aritu zaigu. Quark saioa entzun dugu, eta Auritzen igandean izanen den Artzai Egunaz Mikel Gaztelurekin aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 26ko saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa birsortzeko proiektua ezagutu dugu gaurkoan. Ainhoa Huarte anotolatzailearekin izan gara, eta aipatu digu izen emateko epea zabalik dagoela! Aezkoa eta Garaziren arteko fazeria hitzarmenari buruz Aezkoako Batzarre Nagusiko Felix Jamarrekin hitz egin dugu. Zine estreinaldiak ezagutu ditugu, eta Izabatik Julian Gabas aritu zaigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

La Indurain lasterketak Oroz Betelu, Olaldea, Garralda eta Erroibar zehakatuko ditu, bihar goizean

Gaur goizean markatu dute antolatzaileek bidea kartel horiekin. Eta bihar, goizeko 8:30etan hasiko da Atarrabian La Indurain lasterketa. Itaroatik irtengo dira txirrindulariak eta NA-150 errepidetik Agoitzerako bidea hartuko dute. Agoitzetik Oroz Betelura joko dute, Olaldea pasa, eta Garraldatik jarraituko dute, ondoren Erroibar gurutzatzeko. Ibilbide motza egingo duten txirrindulariek Atarrabiako bidea hartuko dute. Luzea egingo dutenek, […]

Egun on, Auñamendi!

Irati mankomunitateak antolatu duen argazki lehiaketa ezagutu dugu Mabel Cañadarekin gaurko lehenengo elkarrizketan. Bizkarretako jaiak bihar hasiko dira, eta egitarauaren berri izan dugu gaurkoan Andreari esker. Aurizberriko liburutegia bisitatu dugu, eta, besteak beste, Pokemon Go izan dugu mintzagai. Idoia Zabalza euskara teknikariarekin, berriz, euskarari buruz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Pirinioen gizatiartzea ezagutzeko ikastaroa, uztailaren 26 eta 27an, Ariben

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Aribe eta Zangotza aukeratu ditu aurtengo udako ekologia eskola garatzeko. Bi ikastaro osagarri eskainiko dituzte uztailaren 26tik 29ra bitartean. Lehenengoa Ariben izanen da, eta Pirinioen gizatiartzea ezagutaraztea izanen du helburu. Rosa María Canals zuzendariak azaldu digu: [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Hurrengo astean Ariben izanen den ikastaro baten berri izan dugu gaurkoan. La humanización del Pirineo du izena, eta Rosa María Canalsek kontatu digu zertan datzan. Bi egun baino ez dira geratzen Luzaideko jaiak hasteko, eta Iurre Bidegainek programaren berri eman digu. Arkaitz Karrikak Garaitzeko Asi kultur erlkartearen Auritz koloretsua lehiaketa azaldu digu eta Rita Labianok, […]