Egun on, Auñamendi!

Larunbaterako bi proposamen jaso ditugu gaurkoan egin ditugun bi elkarrizketetan. Gorka Beunzak ‘Faltso Malkei’ jaialdiaren berri eman digu, Orbaran izanen da. Aritz Ugaldek, berriz, Agoizko Angiluerreka elkartearen 6. garagardo festaren programaren berri eman digu. Zientziari ere tartea egin diogu, Elhuyar Fundazioaren Quark saioa entzun dugu. Amaitzeko, denboraren makinan sartu gara beste aste batez. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Ostiralean ireki zituen ateak Oroz Beteluko Zaldu jatetxeak. Iñaki San Miguel Sadaba jabea ezagutu dugu. Astero bezala, Andres Bidartek hainbat gomendio eman dizkigu. Iruñetik Euskalerria irratiko Maialen Huarte aritu zaigu, azken berriak eta agenda errepasatu ditugu harekin. Xorroxin irratian ere izan gara, Baztandarren Biltzarraren berri zian dugu, besteak beste. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Egun on, Auñamendi!

Iruñeko Ekintza Antiespezista taldeko Ainara Sagardoi izan dugu lehenego gonbidatua, sanferminak eta animalien erabilera izan ditugu berarekin hizpide. Buru Beltza elkarteko kide Peio Eliceits elkarrizketatu dugu ondoren. Bortuaren eguna aurkeztu digu, eta Manex Buru Beltza ardi arrazari buruz aritu gara. Ostiralero bezala, zine estreinaldien berri izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda […]

Donibane Garazin bizi den gazte bat desagertu da

Arrosako Beñat Indaburu, 29 urteko gaztea, uztailaren 12an desagertu zela salatu dute. Donibane Garazin bizi da, eta herritarren laguntza eskatu dute hura aurkitzeko. Iruñeko Sanferminetara joan ote zen ikertzen ari da familia, eta Foruzaingoak aurresalaketa bat du desagerpenagatik. Aldudeko ibilbidean istripu bat izan ote zuen ere izan da kontuan, bertako gaztandegi batean egiten baitu lan. […]

Egun on, Auñamendi!

Xanti Begiristain izan dugu gaurko lehenego gonbidatua. Hamabostero bezala istorio bitxi bat ekarri digu. Itari Naturako Koldo Villalbarekin izan gara, ondoren. Nafarroako turismo departamentuak antolatu duen Aktore egun batez egitasmoaz mintzatu gara, Eraztunen Jauna pelikulako eszenak grabatzen baitabil Iratin. Amaitzeko, Jose Ignacio Ubau medikuarekin izan gara, erretiroa hartu du eta bere esperientzia eta ibilbidea errepasatu […]

Bi oihan lote saltzeko enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Oihan enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak uztailaren 28an. Plegu itxiaren bidezkoa izanen da enkantea, eta honako oihan loteak saldu nahi ditu: LAUZARAN. Oihana hobetzeko mozketa. 3.120 pago oin ditu, 2.777 metro kubiko zur egiten dutenak. Lotea, guztira:  47.809,71€ GIBELEA. Birsortzeko mozketa 1.151 pa goi oin ditu, 3.708 m kubiko zur egiten dutenak. Lotea, guztira: […]