Egun on, Auñamendi!

Orotz-Beteluko Karle Garmendia margolariaren inguruko liburua aurkeztu digu gaur Ainhoa Mendia alkateak. Nafarroako suhiltzaileen egoeraren inguruan ere hitz egin dugu; eta Isaban, Luzaiden eta Artzibarren asteburu hontan izango diren hitzorduak errepasatu ditugu. Izenburua: Uztailaren 31ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Karle Garmendia margolari oroztarraren obra berreskuratuz

Karle Garmendia oroztarraren obra berreskuratzeko lanean dihardu Orotz-Beteluko Udala. Iazko jaietan haren margolanen erakusketa antolatu zuten; aurten, berriz, haren historia eta obra bilduko dituen liburu katalogoa prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute, 19:30ean, udaletxean. Liburua 10€ truke eskuratu daite. Karle Garmendia oroztarra Higinio Blat margolariarekin ezkondu zen, eta hura ere bizi izan zen Orozen. Hurrengo igandera […]

Artzibarreko etxeen izenen bilaketa

Etxeen izenen bila ari dira Artzibarren. Ibarreko oikonimiaren lanketa egiten ari da Otsailetik ibarreko zenbait bizilagunek osatutako lan talde batek. Eta igande honetan orain arte egin dutenaren aurrerapena erakutsiko dute ibarreko egunean, Artziko zelaian. Artzibarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, ibarreko herrietako oikonimia (etxeen izenak) biltzeari ekin zion Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin. Proiektu […]

Egun on, Auñamendi!

Mikel Zabalza kasuari eta torturari buruzko dokumentala diruz laguntzeko festa antolatu dute larunbat honetarako Urrobi industrialdean. Horregatik, gaur, jaiaren eta dokumentalaren berri izan dugu saioan. Gainera, eskulanak egiteko tailer bat ezagutu dugu. Agoizko eta Orotz Beteluko jaien inguruan ere mintzatu gara. Izenburua: Uztailaren 30ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Batzarrek ezker “ez-abertzaleari” egindako proposamena ezagutu dugu gaurkoan Joseba Ezeolazarekin hitz eginez. Mezkiritzera ere joan gara bertako jaien ingurukoen berri izateko. Amaitzeko, argazkigintzarekin zerikusia duten bi jarduerari buruz hitz egin dugu: ikastaro bat eta lehiaketa bat. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Eskualdeko udalen zorra

Eskualdeko udalen zorrak aldaketak izan ditu azken urtean. Argitaratutako azken datuen arabera, batzuetan bai behintzat. Zorra duten udal gehienek murriztu egin dute zorra; zortzik zehazki. Abaurregainan, ordea, kontrakoa gertatu da; eta 2013. urtean baino zor handiagoa dute orain. Eskualdeko gainontzeko zazpi udalek, berriz, ez dute zorrik. 2014.urteko abenduaren 31ko datuak bildu ditu Irati Irratiak.