Egun on, Auñamendi!

Gure eskualdeko udalen zorra zein den jakin dugu gaurkoan: Duela bi urteko datuekin alderatu dugu, gainera, eta handitu edo txikitu den ikusi dugu. Hepatitisaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta ATEHNA elkarteko presidentearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, udako proposamenen berri izan dugu. Izenburua: Uztailaren 28ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Koldo Campos poeta, idazlea, zutabegilea ezagutu dugu gaurkoan gure saioan. Nikaraguan izandakoa da Campos, baita Dominikar errepublikan ere; eta duela 10 urte itzuli zen Euskal Herrira. Egunotan gure zonaldean da, eta asteazkenean olerkien irakurketa egingo du Auzperriko liburutegian. Gaurko saioan, gainera, Garazi, Xuberoa, Zaraitzu eta Aezkoa lotuko dituen Irati lau ibarrak proietuaren berri izango dugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Nattura enpresak Irati ibaian antolatzen dituen jarduerak ezagutu ditugu gaur. Bihar, Azpegin Aezkoa eta Garaziren arteko fazeriaren hitzarmenaren sinadura izanen da, eta bertan Aezkoa kultur elkartea omenduko dute. Aitzaki hori hartuta Xamarren eskutik elkartearen historioaren berri izan dugu. Izenburua: Uztailaren 24ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

IRATI Lau ibarrak

Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean urrats berria eman dute Iratiko Oihanaren kudeaketan “Irati, lau ibarrak” ekimena dinamizatuz. Astelehen honetan, lau erakundeek osatutako batzorde dinamizatzailea batzartu da Donibane Garazin. Administrazio hauetako eta Cederna Garalur-eko teknikarien laguntzaz, POCTEFAren datorren diru laguntza deialdian aurkeztu asmo […]

Egun on, Auñamendi!

Larunbatean Agoitzen izanen den ikuskizun baten berri izan dugu gaurko saioan: Menorcako Zaldiak. Tutatis taldeko Lluis Rovirarekin hitz egin dugu horretarako. Aurizberriko liburutegiko azkeneko berriak ere ezagutu ditugu, eta Luzaidera eta Bizkarretara joateko gonbitea jaso dugu. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Presidente kargua hartu du gaur Uxue Barkosek, eta Irati Irratian zuzenean jarraitu dugu ekitaldia. Tokiko irratiei ere tarte bat egin diegu, eta Aralar eta Karrape irratiak bisitatu ditugu. Esako urtegiaren egoeraren berri ere izan dugu eta Agoitzeko jaien prestaketen ingurukoak ezagutu ditugu. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]