Egun on, Auñamendi!

Larunbatean Agoitzen izanen den ikuskizun baten berri izan dugu gaurko saioan: Menorcako Zaldiak. Tutatis taldeko Lluis Rovirarekin hitz egin dugu horretarako. Aurizberriko liburutegiko azkeneko berriak ere ezagutu ditugu, eta Luzaidera eta Bizkarretara joateko gonbitea jaso dugu. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Presidente kargua hartu du gaur Uxue Barkosek, eta Irati Irratian zuzenean jarraitu dugu ekitaldia. Tokiko irratiei ere tarte bat egin diegu, eta Aralar eta Karrape irratiak bisitatu ditugu. Esako urtegiaren egoeraren berri ere izan dugu eta Agoitzeko jaien prestaketen ingurukoak ezagutu ditugu. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Esnearen eta abeltzainen egoeraren inguruan hitz egin dugu gaurkoan Fermin Irigarai EHNE-Nafarroako presidentearekin. Egoera ez da batere ona. Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente ere izan dugu, eta akordio programatikoak AHTren inguruan zer dioen kontatu digu. Gainera, Guatemalaraino ere gerturatau gara. Izenburua: Uztailaren 21ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Egun on, Auñamendi!

Saio berezia izan da gaur Nafarroako Parlamentuan. Uxue Barkosen inbestidura saioa, alergia; eta haren hitzak entzun ditugu Irati Irratian. Nafarroako Gobernua zeintzuk osatuko duten ere errepasatu dugu. Astelehena denez, gainera, homeopatiari buruz hitz egin dugu; eta aste honetako agenda ere ireki dugu. Pisutsua da oso! Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]