Egun on, Auñamendi!

Gabiltza datu basea ezagutu dugu gaurkoan, Oihana Etxebarrieta kazetariari esker. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao ere izan dugu gurean, eta Agoitzeko Izaga mankomunitateak hostalari eta zerbitzariekin landu duen programa baten berri izan dugu. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Nafarroako Amnistia Internazionala taldeari esker, Mediterraneoan gertatzen ari dena ezagutu dugu. “Nor da” atalean Rakel ezagutu dugu; eta gainera Igari Bidankozen asteburu honetan frankismoaren esklabuei egingo zaien omenaldiaren berri izan dugu Memoriaren Bideakeko kide bati esker. Izenburua: Ekainaren 19ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du igandean, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Baionan eta Iruñean; era sinkronizatuan. Nolakoa izango den kontatu digu Jon Ziritza Nafarroako koordinatzaileak. Gainera Miren Portillori esker Rio Abierto sistema ezagutu dugu; eta aurten jaibusak nora joango diren jakin nahi baduzu entzun saioa. Izenburua: Ekainaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Egun on, Auñamendi! hasi eta Nafarroako Parlamentua osatzeko bilera hasi da Iruñean. Aribetik ere jarraitu dugu bilera, tarteka zuzeneko konexioak eginez. Ainhoa Aznarez (Ahal Dugu) izendatu dute legebiltzarreko presidente. Gainera, ENHE sindikatuarekin gazte nekazari eta abeltzainen egoeraz mintzatu gara; eta Iraultza Garaiak egindako Hitzez eta Ekintzaz liburuxka ezagutu dugu. Izenburua: Ekainaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 […]

Egun on, Auñamendi!

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kaleratu berri duen txostena aztertu dugu gaurkoan, Garbiñe Petriati zuzendariarekin. Gainera, asteburu honetan Garraldan Nishimek artikulazioak eta hezkurrak indartzeko emango duen errezeten ikastaroa aitzaki hartuta, filosofia makrobiotikoa ezagutu dugu; eta Abaurrepeako xeietan zer izango den jakin dugu. Izenburua: Ekainaren 16ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]