Bizitea Biltu lemapean Garden ospatuko da aurtengo Uskararen Eguna
Urrian hasi ziren Garden Uskararen Eguna antolatzen Kebenko elkarteak hala eskatuta. Larunbata honetan izanen da, Bizitea Biltu lemapean. Arbasoei keinu egin nahi izan diete lelo honekin, inguruetatik bizitzeko beharrezkoa zuten hori nola biltzen zuten nabarmendu nahi izan dute, baita uskarak beren bizitzetan duen beharrezkotasuna nabarmendu. Lan dexente egin dute aurten zenbait ekitaldi antolatuz, horiek denak […]