Egun On, Auñamendi! Pottoka eta Sherpa Miguelen diska berria, Xantiren Auzolotsak, Gazte Euskaltzaleen sarea eta Korrika

Gaurko saioa mugitua izan da. Lehendabizi Amaiurretik etorri zaigu Pantxo Etxebere Pottoka bere azken diska aurkeztera zeinetan Auñamendi Road kantua landu duen besteak beste. Gero Xanti Begiristainekin izan gara eta berriz ere solastu zaigu bere auzolotsen inguruan. Ondoren, Unai Irigarai izan dugu Gazte Euskaltzaleen sarea aurkezten. Bukatzeko, Julen Mendizabalek Korrikaren inguruan eginiko kronika paratu dugu. […]

Egun On, Auñamendi! Auzolotsak, emakumeen pandemiaren inguruko errelatoak eta makro-ukuiluen afera

Saio honen hasieran Xanti Begiristainen auzolotsekin ibili gara, sarekada baten inguruan gertatutakoak ekarri dizkigularik. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara bertan sortutako Covid eta etxeratzeak eragindakoaz solasten diren zenbait emakumeren errelatoak ezagutzen. Bukatzeko, Kaparrotzuko makro-ustiategiaren inguruko informe batek sortutako kalapita landu dugu Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Ekialde Hurbilaren egoera Hala Bedin

Aurtengo lehendabiziko kolaborazioa izan dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Oraingo honetan auzolotsekin jarraitu du, 5. atala gurera ekarria zeina Bilerarik ez izenburua duen. Ondoren, Ainhoa Alberdik Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu Ekialde Hurbilean dagoen egoeraz jabetzeko.   Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Agintzak auzolotsan eta Catalunyako egera Hala Bedin

Gaurkoan ohiko kolaborazio bat berreskuratu dugu, Xanti Begiristain berriz eduki baitugu gurean. Auzolotsekin jarraitu du gaurkoan Agintzak lanarekin. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek La Directako Gemma Garciari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Catalunyako egoeraz jabetzeko. Izenburua: Abenduaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko