Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazio kanpaina eta Pariseko Bake artisauei epaiketa Naiz irratian

Gaurkoa Garazi Iribarrenekin hasi dugu. AEK-ko kidea bera, aurtengo matrikulazio kanpainaz aritu zaigu. Ondoren, Naiz irratiko lagunek EH Baiko kidea den Jokin Etxebarriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Parisen izaten ari den epaiketaz solasten duena. Izenburua: Irailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Goiburuk 200 urte Agoitzen

Gaurkoa Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Gaurkoan AEKn irakasle zenean gertaturikoak ekarri dizkigu. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara Goiburu 1820-2020 ekimena ezagutzen. Izenburua: Maiatzaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun on, Auñamendi! Korrika eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaur Korrika heltzen zen gurera eta horretarako saio berezi bat planteatu dugu. Korrikaren zuzeneko jarraipena egin dugu Jaurrietatik hasita Auritz igaro arte tartean kronika lanetan Arrosa sareko Julen Mendizabal izan dugularik. Tartean ere izan ditugu astelehenero egiten ditugun bisitak Xorroxin eta Euskalerria irratietara, bertan Julen Zelaieta eta Haritz Pascual topatu ditugularik. Izenburua: Apirilaren 4ko saioa […]

Egun On, Auñamendi! Korrika kulturala eta Donbass-eko egoera Hala Bedin

Gaurkoa Korrika Kulturalaren inguruan solasten hasi dugu AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin. Ondoren, Erronkariko konexioa huts egin digunez Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin zeina Donbass-en inguruan solasten aritu den.   Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]

Indarberrituta dator aurtengo Mintzakide egitasmoa

Iazkoan jarri zuten berriz martxan Mintzakide egitasmoa AEK-ko lagunek. Honen Pirinioko koordinatzailea dugu Niko eta berarekin solastu gara honen inguruan. Iazkoari balorazio bat egiteko ere aprobetxatu dugu eta oso iniziatiba polita izan zela gaineratu digu. Aste bukaeran bilerak eginen dituzte Ariben eta Agoitzen jendea animatzeko eta bertan parte hartzeko.   AEK-ko Niko Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Mintzakide egitasmoa

Astelehenero bezala saioa Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu, Haritz Pascualek kronika pasa zezan. Ondoren, Lesaka aldera jo dugu Xorroxin irratira, Julen Zelaietarekin egotera. Bukatzeko, AEK-ko Niko izan dugu gurean Mintzakide egitasmoa aurkezten. Izenburua: Urriaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazioa eta Bizidekarra, Narratiba komunitarioko bi lan eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Etxabarrengoa bisitatzen hasi dugu AEK-ak matrikulazio kanpaina abian jarri baitu. Ana Kolomorekin solastu gara eta berak azaldu dizkigu kanpainaren nondik norakoak, baita AEKren Bizidekarra egun hauetan zonaldean izanen dugula aurreratu ere. Ondoren, narratiba komunitarioko ikastaroan sortutako bi lan ekarri ditugu Josu Jimenezen “Ni hemengoa naiz” eta Ainhoa Elizalderen “Bakardade hautatua ez da bakardade“. Bukatzeko, […]

Korrikarik ez baina AEK eta euskarari BULTZA emateko unea iritsi da

Egunotan Korrikak gure herri eta bailarak zeharkatu beharko zituen, baina pandemia dela eta ezin da egitasmo erraldoi hau aurrera eraman, horrek suposatzen duenarekin. Euskararen aldeko ekimen honek gure hizkuntzaren presentzia ahalbidetzeaz aparte AEK-ko euskaltegien sustengurako baliabideak eman ohi ditu. Urte zaila izan da euskaltegietan baina hala ere ez dute amore eman Ana Kolomok adierazi digun […]