Egun On, Auñamendi! Hiru Miru eta Korrika

Gaurkoa Sahararen inguruan solasten hasi gara Josu Jimenezekin, Hiru Miru proiektua aitzakitzat hartuta. Ondoren, Korrika kronikari egin diogu tartea Julen Mendizabalek atzokoan gertaturikoak konta zitzan. Izenburua: Apirilaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Pottoka eta Sherpa Miguelen diska berria, Xantiren Auzolotsak, Gazte Euskaltzaleen sarea eta Korrika

Gaurko saioa mugitua izan da. Lehendabizi Amaiurretik etorri zaigu Pantxo Etxebere Pottoka bere azken diska aurkeztera zeinetan Auñamendi Road kantua landu duen besteak beste. Gero Xanti Begiristainekin izan gara eta berriz ere solastu zaigu bere auzolotsen inguruan. Ondoren, Unai Irigarai izan dugu Gazte Euskaltzaleen sarea aurkezten. Bukatzeko, Julen Mendizabalek Korrikaren inguruan eginiko kronika paratu dugu. […]

Egun On, Auñamendi! Mugaz gaindiko jardunaldiak, Korrika eta geopolitika Hala Bedin

Saioa Korrika kronikarekin hasi dugu Julen Mendizabalek prestatutakoa. Ondoren, Peio Pellejero izan dugu Ezkarozeko Mugaz gaindiko aukeren inguruko jardunaldietaz solasean. Bukatzeko, Asier Blasen Hala Bediko kolaborazioa ekarri dugu. Izenburua: Apirilaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Korrika kronika eta Ekialde hurbila Hala Bedin

Saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu Martin Juanenak bere kronika pasa zezan. Ondoren, Julen Mendizabalek egindako Korrikaren inguruko kronika ekarri dugu. Bukatzeko Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu, Aitor Bikandik eginikoa, Ekialde Hurbilan dagoen uraren inguruko arazoak lantzen dituena. Izenburua: Apirilaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun on, Auñamendi! Korrika eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaur Korrika heltzen zen gurera eta horretarako saio berezi bat planteatu dugu. Korrikaren zuzeneko jarraipena egin dugu Jaurrietatik hasita Auritz igaro arte tartean kronika lanetan Arrosa sareko Julen Mendizabal izan dugularik. Tartean ere izan ditugu astelehenero egiten ditugun bisitak Xorroxin eta Euskalerria irratietara, bertan Julen Zelaieta eta Haritz Pascual topatu ditugularik. Izenburua: Apirilaren 4ko saioa […]