Erronkaribarko faunari buruzko liburu berria aurkeztu zuten asteburuan Erronkarin

Zenbait urte eman dituzte liburu hau lantzen Pablo Orduña Portusek eta Gotzon Perez Artutxek. Lehenak hasia zen animalien inguruko katalogoa egiten eta Gotzonek ekarpen etnografikoa egin zion animalien informazioaz aparte liburua erakargarria egiteko. Proiektu honetan bidelagun izan dute NUPeko Biologia irakaslea den Enrique Baquero Martin. Guzti hau editaturik aurkezpena burutu zuten pasa den asteburuan Erronkarin […]