“Hombres Hambrientos” antzezlanak itxiko du Agoitzeko Oroimen Historikoko zikloa

Gerra Zibila oinarri eta Gazara begirada biratzen duen antzezlana dugu Gizon Gosetuak. Eriz Alberdiren jatorrizko ideia honek Agurtzane Intxaurraga eta Dorleta Urretabizkaiaren laguntza izan du obra borobiltzeko. Gosearen adiera desberdinak daude eta batzuen goseak besteena eragin ohi du. Batzuen gerra, diru eta botere goseak herritarrongan gosea ekarri ohi du. Hori bera taularatzen du Eriz Alberdik […]