Larunbatean ospatuko da Orreagako Gudaren oroimen ekitaldia

Urtero lez Etxabarrengoa elkarteak eta Orreaga Fundazioak Baskoien garaipena gogoratuko dute larunbatean Orreagan eta Ibañetan. Honen inguruan Orreaga fundazioko kide den Koldo Amatria izan dugu solasean. Orreagako Gudaren oroimen ekitaldia izanen da larunbatean (Errotzabaleko guda ere deiturikoa) Etxabarrengoak eta Orreaga Fundazioak antolaturik. 778an Baskoiek Iruñea erre zutela ikusita Errotzabal gunean Karlomagnoren ejertzituari eraso egin zioten […]

Egun On, Auñamendi! Errotzabalgo bataila, Saseta defentsagunea Naiz irratian eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan Xabier Irujori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, Errotzabalgo batailaren inguruko hitzaldia emanen baitu gaur Auritzen. Ondoren, Saseta defentsagunea ezagutzera joam gara Naiz irratiko Nerea Arriolak egindako erreportaiaren bitartez. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Abuztuaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko