Artziko etxeen izena haintzat hartuko dituzte larunbateko solasaldian
Mikel Belaskok zuzenduko du larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan izanen den Artzibarko Etxeen izenen inguruko hitzaldia. Iaz Artzibarko Toponimiaren inguruko hitzalditik eratortzen den hitzaldia dugu hauxe , bertan behin baino gehiagotan atera baitzen etxeen izenen garrantzia. Gainera, Artzibarren, etxeen izenen ondarea gordetzeko sekulako lana egin zuten liburu bat kaleratzeko eta 300 bat etxeren izenak lortu zituzten. […]