Egun On, Auñamendi! Erronkariko konexioa eta Haurren aurrean helduak heldu Hala Bedin

Gaurkoa Erronkari bisitatzen hasi dugu eta Juan Pito bentan Julian Gabas lagunarekin elkartu gara bertako berriak jasotzeko. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Kike Amonarriz Euskaltzaleon Topaguneko lehendakariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Haurren aurrean helduak heldu dinamika ezagutzeko. Izenburua: Azaroaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Euskararen hauspoa izan nahiean dator Euskararen Ginkanaren 7. edizioa

Aurten ere Kutxa Ekoguneak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean Euskararen Ginkana dakarte. 7. edizioa izanen da eta euskararen hauspoa izan nahiean sortu zen egitasmoa. Honetaz solasteko ekimeneko koordinatzaile eta Topaguneako kide den Itxaso Paia izan dugu irratian. Animatu zaitezte zuen taldeak egitera! Informazio gehiago: Euskararen Ginkana Itxaso Paia Irati irratian