Egun On, Auñamendi! Euskara aurrera eta Mozal Legea Ahotsa Infoko lagunei

Gaurkoa larunbatean Donostian izanen den Euskara Aurrera mobilizazioa aitzakitzat hartuta berreskuratu dugu bere garaian honen inguruan Gazte Euskaltzaleon Sareako kidea den Unai Irigarairekin izandako elkarrizketa. Ondoren, Ahotsa.infoko Iñigo Orduña izan dugu berari aplikatutako Mozal legearen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Gazteek euskararen aldeko lanaren lekukoa hartu dute

Maiatzaren 21ean zenbait euskaltzalek euskararenganako babesa adieraztera deitu zuten pasa den asteburuan Donostin eginiko agerraldian. Bertan zen Unai Irigarai auriztarra eta jakin izan dugu euskararen aldeko lanketa egiteko Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu berri dela. Bihar, apirilaren 8an aurkeztuko da sarea eta guzti honen inguruan solastu gara berarekin. Unai Irigarai Irati irratian