Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Ezpelzaintza ekimena

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan  Haritz Pascual izan dugu gurean, Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu oporretatik bueltan bertako kronika pasatzen. Bukatzeko, Ezpelzaintza elkartea eta antolatzen dituen tailerrak ezagutzen aritu gara Nayara Tanit lagunaren eskutik. Izenburua: Maiatzaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu […]

Ezpelzaintza eta Ezpel-zitza ehizatzeko tailerren berri eman digu Nayara Tanitek

Ezpel Sitsak bertako ezpel basoetan izan zitzakeen ardurak bultzatu zuen honen inguruan lanketa bat egitera Nayara Taniti. Ezpelzaintza deitu zion proiektuaren baitan Ezpel haziak batzen hasi zen eta asko izan dira bilketa honetan parte hartu dutenak. Hauxe aski ez zela ikusita elkarte bat sortzea otu zitzaion eta honekin batera Ezpel sitsa ehizatzeko tailerrak jarri zituen […]

Ezpelaren sitsaren hazkundean jarriko du fokua Ezpelzaintza2021 egitasmoak

Abaurregainan iaz sortutako Ezpelzaintza egitasmoak sekulako arrakasta lortu zuen eta horri helduta dator Ezpelzaintza2021 ekimena. Iaz ezpelaren haziak hartzen eta sailkatzen eman zuten denbora eta aurten Ezpel-Sitsaren hazkundea galarazi edo oztopatzean jarriko dituzte indarrak. Ekimena ezagutzen Nayara Tanitekin izan gara bera izan baita ekimen osoaren sustatzaile nagusia. Ondorio bat atera dugu, gu guztion ardura dela […]

Egun On, Auñamendi! Asteburuaren errepaso musikatua, Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita.

Gaurkoa asteburuari errepaso musikatua egiten hasi dugu. Errepaso honetan zinemaldia, Aezkoako hauteskundeak eta Ezpelzaintza egitasmoa bildu ditugu. Ondoren, Euskalerria irratira jo dugu. Normalean Mikel Bujanda ibiltzen zen berriemaile baina gaurkoan Haritz Pascualek hartu du bere lekukoa.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu aspaldiko partez gure laguna den Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan eta berak esan digunagatik […]

Ezpelzaintza2050: Ezpela zaintzeko auzolan erraldoia

Ezpelaren tximeletak eragiten ari duen triskantza ikusirik, Abaurregainan ezpelaren zainketa eta biziberritzea ahalbidetzeko lanean jarri ziren. Hortik sortu zen Ezpelzaintza2050 egitasmoa, Nayara Tanitek koordinatzen duen auzolan erraldoia. Egitasmo honen nondik norakoak azaldu dizkigu Nayarak eta baita parte hartzera animatu ere. Sortu zuen taldea eta ekin ezpel-fruituak lortu eta gordetzeari. Informazio gehiagorako: https://www.turismoabaurrea.com/ Nayara Tanit Irati […]