Ezpelaren sitsaren hazkundean jarriko du fokua Ezpelzaintza2021 egitasmoak

Abaurregainan iaz sortutako Ezpelzaintza egitasmoak sekulako arrakasta lortu zuen eta horri helduta dator Ezpelzaintza2021 ekimena. Iaz ezpelaren haziak hartzen eta sailkatzen eman zuten denbora eta aurten Ezpel-Sitsaren hazkundea galarazi edo oztopatzean jarriko dituzte indarrak. Ekimena ezagutzen Nayara Tanitekin izan gara bera izan baita ekimen osoaren sustatzaile nagusia. Ondorio bat atera dugu, gu guztion ardura dela […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia, Ezpelzaintza2021 eta Covidaren liburu zuria Naiz irratian

Gaurkoa  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, gaur ez gara Julen Zelaietarekin elkartu, Fernando Anbustegirekin baizik, bertako kronika pasa zezan. Ondoren Abaurregainara joan gara Ezpelzaintza2021 dinamika ezagutzera bertako sustatzailea den Nayara Tanit saioan izan dugularik. ualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Bukatzeko, Naiz irratiko lagunek Covidaren liburu zuriaren inguruan eginiko solasaldia ekarri dugu. Izenburua: Maiatzaren 17ko saioa Iraupena: […]

Ezpelzaintza2050: Ezpela zaintzeko auzolan erraldoia

Ezpelaren tximeletak eragiten ari duen triskantza ikusirik, Abaurregainan ezpelaren zainketa eta biziberritzea ahalbidetzeko lanean jarri ziren. Hortik sortu zen Ezpelzaintza2050 egitasmoa, Nayara Tanitek koordinatzen duen auzolan erraldoia. Egitasmo honen nondik norakoak azaldu dizkigu Nayarak eta baita parte hartzera animatu ere. Sortu zuen taldea eta ekin ezpel-fruituak lortu eta gordetzeari. Informazio gehiagorako: https://www.turismoabaurrea.com/ Nayara Tanit Irati […]

Egun On, Auñamendi! Hezkuntzaren egoera eta Ezpelzaintza2050 egitasmoa

Gaurkoa hezkuntzari begira jarri gara. Kurtso hasierarako astebete geratzen denean osasun krisiari nola aurre eginen zaion kezkak eta ardurak eragin ditu hezkuntza arloko eragile eta norbanakoei. Honetaz solasten Steilas Nafarroako Edurne Errearekin izan gara. Ondoren, Ezpelzaintza 2050 egistasmoa ezagutzera hurbildu gara Abaurregainara eta bertatik aritu zaigu Nayara Tanit egitasmoko koordinatzailea. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: […]