Formakuntza ikastaroak antolatu dituzte GUPIRINIOA egitasmotik

Pirinioetako Planak apirilean abiaraziko du bere prestakuntza programa, Nafarroako Pirinioetako biztanle guztiei eskainia. Programaren xedea da bertako jendeak gai askotako ezaupide eta trebeziak lortzea beren etxeetatik urrutira joan beharrik izan gabe. Horrela, Planak antolatu duen eskaintza bost prestakuntza arlotan dago banatuta: EkinPirinioa, HaziPirinioa, SormenPirinioa, ZainduPirinioa eta LandaPirinioa. Arlo horietako bakoitzak gai desberdinetako ikastaroak ditu bere […]