Kulturaren koloreez zipriztindu eginen dituzte Agoitzeko kaleak

Uda osoko kultur egitarau mamitsua prestatu dute Agoitzen, Kaleko Kulturaren Kolorean. Bertako taldeen parte hartzearekin eta Kulturguneak koordinatuta, hiru-hilabete honetan kulturari agertokia emanen diote kalean. Honen inguruan solasteko gaurkoan Agoitzeko Kultur zinegotzia den Joseba Corera izan dugu.   Joseba Corera Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko Kaleko Kulturaren Kolorea, Gupirinioa formakuntza eta Erronkariko konexioa

Saio hau Agoitzen hasi dugu, Kaleko Kulturaren Kolorea ekimena ezagutzen Joseba Corera Kultur zinegotziaren ahotik. Ondoren, hiru-hilabete honetarako Gupirinioak antolatu dituen formakuntza tailerrak ekarri dizkigu Oihane Ordoñezek. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko