Egun On, Auñamendi! 0-3 Hezkuntza zikloko greba, Nerabeak eta drogak tailerra eta Erronkariko konexioa

Ostiraleko saio hau hezkuntzako 0-3 zikloaren inguruan antolatu den greba mugagabea ezagutzen hasi gara 0-3 Plataformako kidea den Eider Garderen eskutik. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako Nerabeak eta Drogak tailerra aitzaki hartuta Suspertu elkarteko Garikoitz Mendigutxiarekin izan gara gai hau jorratzen. Bukatzeko, Juan Pito bentara itzuli gara Julian Gabasek bertako azken berriak pasa zitzan. […]

Datozen bi astelehenetan nerabeak eta droga binomioa landuko dituzte tailer baten bitartez

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailer hau eta Suspertu elkartekoek emanen dute. Alde batetik eskolan nerabeekin landuko dute gaia eta arratsaldetan beren gurasoekin landuko dute ere. Gai honen inguruan ahal den laguntza emateko sortu dute tailer hau eta honetaz solastu gara Suspertuko zuzendaria den Garikoitz Mendigutxia lagunarekin.   Garikoitz Mendigutxia Irati irratian