Nutrizioa eta Kirolaren arteko erlazioaren inguruko formakuntza saioa antolatu du Auñamendi Natur Kirolak elkarteak
Elkarte bezala egikarituta denbora gutxi daramaten arren, ibilbide mamitsua darabilte Auñamendi Natur Kirol elkarteko lagunek. Hasi zirenetik 50 lagun inguru bazkidetu dira kirola eta natura batu nahiean, hau da, kirola aire librean egiteko hautua duten lagunak. Astobizkar BTT froga, desafioak eta orain formakuntza saio batekin datoz, ez nolanahikoa gainera. Kirola egiteko nutrizio tailerra izanen da […]