Emakumeon eta Politikan Parte Hartzen duten Foroak zaintzaren inguruan hausnartzen ekingo diote ikasturteari

Iazko saioetan Berdintasunaren espejismoa suntsitzen aritu ziren emakumeak elkarlanean INAIk antolatutako foroetan. Bataz beste 12 emakume batu izan ziren saio hauetan eta aurten errepikatu eginen dira, Zaintza gai nagusitzat hartu. Foro hau Emakumeon foroa eta Politikan Parte Hartzen duten Emakumeen elkargoa batzetik sortu zen eta emakumeei zuzenduta daude. Aurtengo lehendabiziko saioa Jaurrietan (Eaurtan) eginen dute […]

Etorkizuneko zonaldearen inguruko hausnarketa eginen dute emakumeek

EmakumeON eta Emakume Politikarien Foroaren batzea egitetik sortzen da ekinaldi berri hau. Emakumeek zer lurralde nahi duten hausnartu eta erabakitzeko parte-hartze foroak bultzatu ditu Nafarroako Berdintasun Institutuak. Tuteran, Iruñean, Larraintzarren egon ostean gaur Jaurrietan izanen dira Pirinioetara begirako lan saioa burutzeko. Gerora saio gehiago izanen dira baina gaurkoa abiapuntua izanen da. Emakume guztiei zuzenduta dago […]