Musikak astinduko du larunbatean Nabaskoze
Urte batzuk desagertuta izan ostean Nabaskozeko Illon Elkarteak Almiradio Rock jaialdia berreskuratu eginen du. Larunbata honetan izanen da hitzordua Nabaskozen, eguerdian bazkari batek hasiera emanen diolarik ekimenari. Horren ostean, taularatuko dira Aizpurgiko Soinu (Reaggae), Hero (rock-metal), Kuneta (Punk-oi!) eta Asier Barburu Dja. Azken honek emanen dio amaiera aurtengo jaialdiari zeina Illon elkartea izanen duen kokaleku. […]