“Terapia Verbal” komedia taularatuko du Ezkarozen Kukumix antzerki konpainiak

Mezua dituzten komediak taularatu ohi ditu Kukumix antzerki konpainiak eta halakoa dugu “Terapia Verbal” . Javier deitzen den psikiatra baten divanetik hainbat paziente pasako dira euren bizipenak partekatzeko eta terapia egiteko, betiere umore puntu batekin. Ordu beteko saioa dugu zeinetan umorea eta barreak ez diren faltako. Emankizun honen aurkezpena gurean Kukumix antzerki konpainiaren Iñaki Zabalak […]

Gazte ahotsaren islada den antzezlana izanen da Agoitzen

Antonio Reinak Sevillan 20 gazterekin PIBE metodologia bidez eginiko lanek “Voces en Rebeldia” antzezlana eman dute. Bertan azaleratzen diren gazte desberdinen arazoak bere egunerokoan, euren kezkak, beldurrak, osasun-mentala,… Ordu beteko emankizuna den honek gazte hauek taularatu egiten ditu eta euren beldurrekin aurrez-aurre jarri. Nafarroan izanen dira egunotan, tartean bihar Agoitzen, bertara gonbidatu baititu Iñaki Zabalak. […]

“Escenícas” antzezlana taularatuko du Kukumix antzerki konpainiak Agoitzen

Igandean arratsaldeko 19:00tan Agoitzeko Kultur etxeko aretoan emanen diote bide “Escenícas” antzezlanari. Kukumix teatro konpainiak ekoitztitako lana da, zeinetan Alfredo Sanzol-en “En la luna” eta “Risas y destrucción” liburuetatik 7 istorio labur harilkatu egiten dituzten. Irribarrea ateratzeko antzezlana izanik ere bere irakaspenak dakartzaten istorioak dira. Urte guzti hauetan zehar hainbat txokotan taularatutako obra dugu, zeina […]