Aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andres lagunarekin

Itzuli da gurera David de Andres meteorologo afizionatua Pirinioetako aste hasierako eguraldi iragarpena egitera eta hauxe aipatu digu. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 17): Giro eguzkitsua behe hodeiren batekin eta oro har hobetze bidea eginen du. Haizearen norabidea iparraldetik kokatuko da eta horren tenperaturen igoera ekarriko du.Asteartea (Apirilak 18): Asteleheneko giro eta tenperatura berberak izanen ditu. Haizeari […]

Aste hasierako iragarpena eta aste santurako eguraldiaren zehaztapena

Aurreko asteko iragarpenak beteta gaur itzuli gara David de Andres lagunarekin. Aste hasierako iragarpena eman digu gaurkoan eta baita Aste santurako iragarpena aurreratu ere, nahiz eta oraindik erabat ziurra ez izan. Iragarpena: Astelehena (Apirilak 3): Goizean goibel ibiliko da giroa eta baliteke euri apur bat egitea ipar-mendebaldeko haizeak hala ahalbidetuko baitu. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdeko haizea […]

Luzarorako iragarpenak ezbaian eta aste hasiera honetako eguraldia David de Andresesn eskutik

Astelehena izanik berriz ere etorri zaigu David de Andres meteorologiaz solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena ematera. Iragarpenaren aurretik hainbat lagunek egindako epe luzerako egindako iragarpenen inguruan aritu gara, tendentziak izanagatik zenbaitek hori egi bihurtzera jotzen dute. Ondoren, aste hasiera honetarako eguraldiaren iragarpena eman digu . Iragarpena: Astelehena (Martxoak 27): Goizean fresko goibel eta […]

David de Andresen aste bukaerako iragarpena Meteorologiaren nazioarteko egunean

Bueltatu gara David de Andresekin solastera Meteorologiaren nazioarteko egun honetan. Aste hasierako iragarpena erabat asmatu ostean aste bukaerako iragarpena ekarri digu gurera. Iragarpena: Osteguna (Martxoak 23): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira. Ostirala (Martxoak […]

David De Andres meteorologo afizionatuari elkarrizketa eta honen lehen iragarpena aste hasiera honetarako

Afizionatua izanda ere iragarpen oso zehatzak egiten ditu Ezkarozeko bizilagun honek. David de Andres dugu txikitan egunkari paperak eskegitzen hasi zena haizearen norantza ezagutzeko eta orain buru-belarri dabilena hango eta hemengo mapak eta datuak irakurtzen eta analizatzen. Iragarpenak twiterren plazaratu ohi ditu eta horiek bere 5000 jarraitzaileei iristen zaie. Meteorologiaren gaupasero ere deitu izan diote […]