Aezkoako eguna Abaurregainan

Aezkoako eguna ospatuko da asteburu honetan Abaurregainan. Larunbatean Aezkoako gazte gaua ospatuko denez, Jaione Etxabarri antolatzailea gurekin izan da Irati irratian. Xehetasunak, egitaraua eta bertso afariaren berri eman digu berak, eta azpimarratu duenez lehen aldia da neska bertsolari bat –Maddi Ane Txoperena– eta dagoeneko 70 lagunetik gora eman du izena afarirako. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko