Adikzioen Prebentzioarako Plana aurkeztuko da gaur Auritzen

ANTOX elkarteak eta Haize Morea talde-politikoak bultzaturik, Auñamendi eskualderako egokitutako adkzioen prebentzioarako diagnostikoa eta ekintza-plana aurkeztuko du gaur Auritzeko Kultur Etxean arratsaldeko bostetan.        Blanca Martinez Bugarin Irati irratian

Porrotx Irati Irratian!

Egun heldu dira Porrotx eta Marimotots Pirinioetara, Zorionak Marimotots! ikuskizunarekin. Otsagabian arratsaldeko bostetan izanen da antzerkia eta Porrotxek erran digun gisan, aste tartez izanik ere, eta agian haur gutxi izanik ere, anitx kontent etortzen dira gure ibarretara beti, “keben begietara begiratzen ahal zaielako haurrei eta oso gertukoa delako hartu-emana”. Pirinioa bizirik ikusi nahi dute haiek […]

Aezkoako eguna Abaurregainan

Aezkoako eguna ospatuko da asteburu honetan Abaurregainan. Larunbatean Aezkoako gazte gaua ospatuko denez, Jaione Etxabarri antolatzailea gurekin izan da Irati irratian. Xehetasunak, egitaraua eta bertso afariaren berri eman digu berak, eta azpimarratu duenez lehen aldia da neska bertsolari bat –Maddi Ane Txoperena– eta dagoeneko 70 lagunetik gora eman du izena afarirako. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko