Aurizberriko Liburutegiko berriak: Euskarazko irakurle taldea eta Javi Coteloren aurkezpena

Egun zenbait ondoezik egon eta gero bueltan dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea. Indarberrituta dator eta horren erakusleiho dira aste honetan izandako ekimenen arrakasta, Javi Coteloren “La Cara Oscura del Sol” eleberriaren aurkezpena eta euskarazko irakurle taldearena zeina parte-hartzaile gehiago dituen. Hau partekatu du gurekin gaur. Mari Mar Agos Irati Irratian:

“La oscura cara del sol” eleberria aurkeztuko du Javi Cotelok Aurizberrin

Elordi herri asmatuan kokatutako polizia eleberria dugi “La oscura cara del sol”. Markel eta Laia dira protagonistak eta eleberri honen sortzaile dugu Javi Cotelo. Lehen eleberria du eta bere afiziotik eratorritako eleberria da, bere idazteko grina horretatik. Elordi zenbait tokitan errotu daitekeen arren, Aurizberriko herriaren zantzuak ikus daitezke, nahiz eta landa eremuko beste herrietako izaerak […]