Kuadriketa larunbatean Jaurrietan

Hemen dugu berriz ere Kuadriketa saio berri bat. Gure eremuan eginen den 3 saioa izanen da Larraingoa eta Agoitzen izan eta gero. Kuadriketa komunitatea sortzeko eta indartzeko froga sorta bat da zeinetan olinpiada ez lehiakor baten antzera azaltzen zaigun. Tokian toki arrakasta eta giro ona ziurtatzen dute eta hala ikusi ahal izan dugu aurretik izandako […]

Kuadriketa Agoitzera helduko da larunbatean

Larraingoan hasitako ekimen honek Agoitz hartuko du larunbatean. Ekimen honen helburua da komunitatea eratzen jarraitzea eta nola ez aisialdi osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea ere. Jada Larraingoan eta Kasedan izan dira eta harrera polita izan dute. Agoitzen jadanik 7 kuadrila izan dira parte-hartzen, oraindik duzue parte-hartzeko aukera. Zita Agoitzeko frontoian izanen duzue arratsaldeko 17:30tan. Zita […]

Giro paregabea eta ekimen arrakastatsua izan da Larraingoan buruturiko Kuadriketan

Aisialdi osasuntsua helburu eta komunitatearen arteko harremanak sendotzeko sortu zen Kuadriketa eta hitzordua zuten larunbatean Larraingoan. Bertara 50 lagun batu ziren jada Larraingoako komunitatean dabiltzan lagunei eta arratsalde pasa ederra egin zuten, joku eta froga artean kolaborazioa konpetizioari gailenduz. Oso balorazio positiboa egin dute bertako parte-hartzaileek eta baita antolatzaileek ere. Gaur berriz ere izan dugu […]

Komunitatea errotu eta elkarbizitza sustatzeko helburuarekin dator Kuadriketa

2019an hasi zen proiektu hau lantzen baina pandemia zela eta baztertu behar izan zen. Aurten berrartu eta ekin diote Kuadriketa proiektuari. Proiektua gure herrietako komunitatearen arteko loturak estutu, bertako ondarea balorean jarri eta aisialdi osasuntsu baten aldeko apostua egitea litzateke. Honen bueltan Antox, Elutseder elkartea eta El Buen Vivir aritu dira lan ta lan aurrera […]