Asteburuan ospatuko da Agoitz Loretan jaialdiaren 2. edizioa

Natura eta jasangarritasuna hizpide duen Agoitz Loretan jaialdiak bere bigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan Agoitzen. Hala ere, jaialdia baino lehen izan dira zenbait ekimen beroketa gisa, lorategien auzolana eta orkideen inguruko ibilaldi gidatuak kasu. Arrakastatsuak izan dira eta hori bera espero da asteburu honetarako. Jaialdian mikrolorategien lehiaketa izanen da, zeinetan enpresa eta negozioez aparte […]

Agoitz jasangarritasuna helburu, kolorez jantziko du berriz ere Agoitz Loretan jaialdiak

Lehen edizio arrakastatsuaren ostean bueltan dator Agoitz Loretan jaialdia. Bigarren edizioa maiatzaren 8tik 10era izanen dugu eta berriz ere Agoitz kolorez janztea eta jasangarritasunari zentralidadea ematea izanen du helburu.  Bertan landaren eta lore azoka, lorategi iragankorrak, pintxo loredunak, mikrolorategi lehiaketa, musika eta batez ere loreen presentzia nabarmena izanen dugu. 3 egunetan zehar loreekin zerikusia duten […]

Loreek, ingurumenak eta ekonomia zirkularrak garrantzia hartuko dute Agoitz Loretan jaialdian

Maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 1ean izanen da Agoitz Loretan jaialdia. Ingurumena, landaredia eta ekonomia zirkularra erdigunean kokatzeko antolatutako jaialdia dugu eta urte honetan zehar zenbait ekinbide antolatu dituzte jaialdiari hauspoa ematearren. Jaialdiaren ideia plazaratuta lehen bilkura bat antolatu zuten, zeinetan 60 bat lagunek hartu zuten parte eta hortik irten dira urtean zehar egindako […]

Landarediari bere garrantzia ematera dator Agoitz Loretan jaialdia

Bihar arratsaldeko 19:00tan Aurelio Leon aretoan aurkeztuko dute ekimena. Hau aitzakitzat hartuta Agoitzeko udalaren aholkulari dabilen Mikel Baztan izan dugu gurean. Mikelek azaldu digu nondikan datorren Agoitz Loretan jaialdia, zeintzuk diren bere helburuak eta maiatzean festa bat aurreikusten dela. Gogoratu gehiago jakin nahi izanez gero bihar (Urtarrilak 31) 19:00tan Aurelio Leon aretoan izanen dela aurkezpena. […]