Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta azken gertakariak

Gaur Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin izan gara azken gertakarien inguruko iritzia eman zezan. Gertakari hauen barnean azken atxiloketak, tontorren erronka eta urriaren 24 mobilizazioa liratezke. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Atzoko atxiloketek iraganean iltzatu nahi gaituzte

Gaurkoan Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato izan dugu gurean azken atxiloketen eta baita erantzun ekimenen balorazioa egin zezan. Berak aipatu digu atxiloketak iraganean iltzatu nahi dutela euskal gizartea, behin baino gehiagotan adierazi duen arren etorkizunera begiratu nahi duela. Bestetik, asteburuko mobilizazioen indarra nabarmendu du, tontorretara ezin joaterik bazen ere plaza ugari bete ziren […]

Izan presoak etxera ekartzeko bidea

Osasun krisia dela eta pertsona guztien egoerak zaildu dituen garaiak bizi izan ditugu. Halere, kartzeletan are makurragoak izan dira garaiak, hiru hilabete bisitarik eduki gabe, isolatuago ibili dira, eraso zenbait gertatu izan dira. Honi buelta emateko Sare Herritarrak Izan Bidea dinamika jarri du abian, honen barnean biharko(Ekainak 20) mobilizazioa deitu duelarik Iruñean. Hau guztiaz solasteko […]

Egun On, Auñamendi! Julian Gabasen itzulera, Izan bidea dinamika eta GALeko biktimekin solasaldia

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, Nafarroako Sare Herritarrako bozeramaile den Mikel Mundiñano Zato izan dugu Izan Bidea dinamika eta mobilizazioa aurkezten. Bukatzeko, Naiz irratiak GAL taldeko bi biktima diren Ane Muguruza eta Nagore Otegirekin izandako elkarrizketa ekarri dugu, CIAren paperak direla eta. […]