Egun On, Auñamendi! Eusko Jaurlaritzaren euskararekiko jarrera eta GALen inguruko Hala Bediko eztabaida

Gaurkoan Xanti Begiristain lagunarekin hasi dugu saioa. Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak euskararekiko duen jarreraz hausnartzen duen idatzi batekin etorri zaigu. Bukatzeko Hala Bedi irratian GALen inguruko egondako eztabaida ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Julian Gabasen itzulera, Izan bidea dinamika eta GALeko biktimekin solasaldia

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, Nafarroako Sare Herritarrako bozeramaile den Mikel Mundiñano Zato izan dugu Izan Bidea dinamika eta mobilizazioa aurkezten. Bukatzeko, Naiz irratiak GAL taldeko bi biktima diren Ane Muguruza eta Nagore Otegirekin izandako elkarrizketa ekarri dugu, CIAren paperak direla eta. […]

Egunon Auñamendi! Azaroaren 20an Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratu ditugu

Ez da posible kantatu zuen Ruper Ordorikak bere adiskide Josu atxilotu zutela jakin zuenean; ez dela posible egingo zuen oihu batek baino gehiago duela 30 arte urte Madrilen hil zutenean. Bost urte lehenago GALek beste euskaldun bat hil zuen Bilboko bere kontsultan: Santi Brouard. Ane Muguruza elkarrizketatu dugu ezagutzera heldu ez zen bere aitaren heriotzaren […]

Egunon Auñamendi! Tabakoaren kaltea eta musikaren onuren artean, bizi osasuntsu!

Medikuaren bisita izan dugu gaurkoan irratiko estudioetan, Jose Ignacio Ubau etorri da -3 urte jarraian aholkuak ematen- eta tabakoari buruz mintzatu gara batipat. Baionara jo dugu gero, Orbel taldearen doinuak ezagutu eta 1985eko irailaren 25ean Monbar hotelean GALek egin zuen atentatua ere gogoratu dugu. Izenburua: Irailaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko