Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Mugak dokumentala

Gaurko saioa Lekunberri bisitatzen hasi dugu Martin Juanenak Aralar irratitik euren kronika pasa zezan. Ondoren, Mugak izenburu duen kontrabandoaren inguruko dokumentala prestatzen dabiltzan Itsaso Etxeberria eta Mikel Barberia izan ditugu proiektua aurkezten Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kontrabandoaren inguruko dokumentala prestatzen ari dira Itsaso Etxeberriak eta Mikel Barberiak

Mugak izenburua du proiektu berri honek eta lau lagunen bizipen pertsonaletik abiatuta kontrabandoaren ingurukoak landuko dituzte. Proiektua aurrera eramaten dabiltza Itsaso Etxeberria zuzendaria eta Mikel Barberia argazki zuzendaria, bere familietan hainbertzetan entzun izan dituzten istorioak bultzatuta. Proiektu hau egiteko crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute eta proiektua bera sustengatzeko gonbitea luzatu digute. Proiektua diruz laguntzeko VERKAMI-MUGAK […]