Altxubidearen mendeurrena ospatzeko bidean

Naparbideak egitasmoak 25 urte eta Aezkoako Altxubideak (Kañada) 100 urte betetzen ditu aurten. Biak batuta datorren maiatzaren 30ean ibilaldia antolatu dute altxubidetik Abaurregaina eta Garralda lotuz. 2011tik 2015era aritu ziren Naparbideakeko lagunak bide honetako harriak topatzen eta jada 36 topatu zituzten. Gerora beste hainbeste mugarri berri jarrita atondu egin zuten bidea. Naparbideak jadanik 224 bide […]