Indarberrituta itzuli da Sansilbestrea Aezkoara

Aezkoa Kirol elkarteak antolatuta itzuli egin da urte amaierako zita, Sansilbestrea alegia. Aurtengo edizioa Hiriberrin izan da eta eguraldia lagun izanda oso arrakastatsua izan da. Txiki pilo bat izan dira lehendabiziko lasterketan baita gazteen korrikaldian. Nagusien kategorian 60 lagun izan dira lasterketan eta zenbait zauri izan diren arren orokorrean edizio biribila izan dela esan genezake. […]